Finlandiako irakaslea
Eunate BHIn Erasmus+ Job Shadowing egiten egon da
Iruñeko Eunate Bigarren Hezkuntzako Institutuak Finlandiako irakaslea den Sari Manninen izan du aurki Job Shadowing delakoa egiten. Joensuun Liseo Lukio ikastetxeko irakaslea Erasmus+ dirulaguntzaren esker gure institutuan aste bat eman du gure hezkuntza sistema eta lan egiteko modua ikuskatzen. Esperientzia bikaina izan da bi ikasteentzat, gurekin egon den bitartean Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsua ezagutzera eman digu eta berak gure irakasteko eta kudeaketa egiteko modua ezagutu du.
Finlandiako irakasle hau ingelesez Ingeles Atal Elebiduneko irakaslea da bere ikastetxean, biologoa izanik natur zientziekin zerikusirik dituzten moduluak edo courses (beraiek deitzen dioten bezala) irakasten ditu Batxiler antzeko ikasketetan, ingelesez Upper Secondary Education delakoan. Eunate BHI Atal Elebidunean dagoenez, finlandiar irakasle honek aukera ezin hobea izan du gurekin lan egiteko aste betez. Beraz, Ingeles Atal Elebidunean irakasten duten irakasleekin klaseetan egon da gehien bat. Eunate BHIn DBH 1.mailan Natur Zientziak ingelesez ematen dugu, DBH2. Mailan, Teknologia eta DBH3. Mailan, Matematika. Ikasgai hauek irakasten dituzten irakasleen klaseetan aritu da Finlandiako irakaslea, batez ere Natur Zientziak ematen duen irakaslearekin, bietan klaseetan eta laborategian praktikak egiten. Horretaz gain, ingeles irakasleekin aritu da zenbait klaseetan ikasleekin Finlandiari buruz hitz egiten, bere bizimoduari buruz eta hezkuntza sistemari buruz. Gainera, Batxilergo 2. mailako ikasleei hitzaldi bat eman zien Finlandiako hezkuntza sistemari buruz institutuko areto nagusian. Eunate BHIko irakasleekin Finlandiako hezkuntza sistemari buruz tailer bat antolatu dugu, finlandiar irakaslea protagonista izanik. Power point bat erakutsi zigun bitartean galderak eta parte hartze eraginkorra izan zituzten irakasleek. Tailerra ingelesez egin zen eta bazkaldu ondoren egon zenez, kafea hartu zuten Finlandiako pastekin eta txokolateekin. Guztiz interesgarria izan zen, eta irakasleek ikastetxeetan egin behar duten formazio instituzionalaren barruan egokitu zen. |
Ingeles Mintegiko irakasleek Donejakue bidean dauden Eunate baseliza, Gares eta Lizarra ezagutzera eraman zuten Finlandiako lankidea. Egun zoragarria izanez, finlandiarra oso pozik zegoen Finlandiako tenperaturak zero azpikoak direlako sasoi honetan.
Gogoratu behar dugu, Joensuun Lyseo Lukio Eunate BHIko bazkidea izan dela Comenius Wine… not? proiektuan eta duela bi urte Finlandiako ikasleak Iruñan egon zirela aste betez, eta Iruñekoak Finlandian beste aste betez. Irakasle hau Eunaten egon den bitartean bilerak izan ditugu Erasmus+ proiektu bilateral bat diseinatzeko. Gure asmoa da aurtengo deialdian aurkeztea ea dirulaguntza lortzen dugun eta gure ikasleek finlandiarrekin batera proiektu interesgarri batean lan egiteko aukera izan dezaten. Aukera izugarria litzateke biontzat gure lankidetza sakondu ahal izateko eta batak bestearengandik ikasten jarraitzeko. |